Haurra
ehunekin egina dago.
Umeak ehun hizkuntza ditu
ehun esku
ehun pentsamendupentsatzeko, jolasteko, hitz egiteko
ehun era ezberdin
beti ehun.
Entzuteko, maitatzeko, harritzeko ehun modu
abesteko eta ulertzeko ehun poztasun
ehun mundu aurkitzeke,asmatzeke.
Umeak ehun hizkuntza ditu
baina laurogeitameretzi lapurtzen dizkiote.
Eskolak eta kulturak burua eta gorputza banantzen dizkiote
Hurrengoa esanez:
Esku gabe pentsatzeko
burua erabili barik aurrera egiteko
entzun bai baina berbarik ez egiteko
poztasun gabe ulertzeko, maitatzeko, harritzeko…
Jada, existitzen den bere ingurunea aurkitzeko esaten diote
eta ehunetik laurogeitamar lapurtu dizkiote.
Jolasa, lana
errealitatea, fikzioa
zientzia eta irudimena
lurra eta zerua
zentzua eta ametsa
banatuta dauden gauzak direla esan diote.
Umeak ordea, ondorengoa dio:
“Ehun existitzen da”
Loris Malaguzzi
2007-12-06
"Haurren ehun hizkuntzak" erakusketa
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario